Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

2016KO XV. IDAZLAN KOADERNOAK eta, eskutik, IRAKURKETA EKITALDIAK

2016-04-28

irudia

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Hezkuntza Arloaren eskutik, udalerriko irakaskuntza zentroekin elkarlanean XV.  IDAZLAN KOADERNOAK moldatu dira, hamabost urteko ibilbidea osatuz.

Argitalpenak kaleratzearekin batera, idazleei eskertzeko sasoia datorkigu. IRAKURKETA EKITALDIETAN, Lizeo antzokian, maiatzaren 9an arituko dira LHkoak eta maiatzaren 10ean DBH/Batxilergokoak, haientzat 30 euroko bono-saria eta hauentzat 40 eurokoa, udalerriko liburu dendetan euren gustukoak erosi ahal izateko. 

Argitalpen horietarako portada lehiaketa garatu da eta, hori aitzakia, aurkeztu diren marrazkien erakusketa izango da maiatzaren 6tik aurrera Lizeo antzokian.

Idazlan Koadernoen ekimenak 2002an dauka jatorria, Udal Eskola Kontseiluak eskolaz-kanpoko egitarauan sartzea erabaki zuenean. Egitasmoaren  helburuak idazmena lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea dira, euskara sendotzea xede nagusi. Gernika-Lumoko Euskararen Plan Estrategiko guztietan aintzat  hartu izan da honako egitasmoa.

Urtero egiten da diru aurreikuspena ekimen hau burutu ahal izateko eta aurtengoan ere 10.500 euro erabili dira.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Badihardugu Elkartea

Bidaieak

Oiz-mendi telebista

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra