Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

BESTE BI UNITATE DIDAKTIKO ARGITARATU DIRA

2012-03-06

irudia

ERTAROARI BURUZKO BESTE BI UNITATE DIDAKTIKO ARGITARATU DITU GERNIKA-LUMOKO EUSKARA SAILAK, GERNIKAZARRA HISTORIA TALDEAREKIN SINATURIKO HITZARMENA BITARTEKO.

Argitaratuak izan ziren 2009an lehenengo biak, 2010ean 3.a eta 4.a, eta oraingoan, 2011koak kaleratu ditu Euskara Sailak (5.a, “Gizarte Egituraketa ertaroan”, eta 6.a, “Egituraketa politikoa ertaroan”).

Hemen daude eskuragarria:

Gernikazarra Historia Taldeak eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak hitzarmena sinatzea adostu zuten 2009an, bi urteko epean zortzi unitate didaktiko taxutu eta lau urteko epean guztiak argitaratzeko konpromisoarekin,. Unitate didaktikoak taxutzeak 4.000 €ko kostua izan du eta, horrez gain, Udalak urtero bi unitate didaktiko argitaratzeko haina diru partida aurreikusi izan du.

Ez da oraingoa Gernika-Lumoko Udala eta Gernikazarra Historia Taldea elkarlanean aritzeko adostasuna. Hona hemen Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean argitara emandakoak: "Gernika-Lumo, kalerik-kale" (2003, toponimia urbanoa) eta "Errenteria auzoko historia liburua (2004/2005).

2003-2008 eperako Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoari jarraiki, Gernika-Lumoko Udalak 2009-2012 eperako Plan berria onartu zuen 2008ko abenduan. Hori horrela, 2009 urterako Kudeaketa Planean jorratu beharreko esparruetako bat liburugintza dugu, euskara elikatzeko helburuarekin lotuta, eta aintzat hartutako ekintzetako bat udalerriko ohitura, historia eta gertaerei buruzko argitalpen-bilduma gorpuztea dago. Sinatutako hitzarmena bitarteko 8 unitate didaktiko taxutu dira:

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

ELA sindikatua

Bidaieak

Ahize

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra