Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARALDIA GERNIKA-LUMON

2018-02-16

irudia

INFO +  https://gernika-lumo.euskaraldia.eus/ 

Euskal Herri mailako 11 EGUN EUSKARAZ EKIMENA gure herrira ekarri dogu eta aurrera daroagu. Gernika-Lumoko Euskaraldia Batzordea 2018ko otsailean eratu zan eta, orain, prest gagoz erronkari aurre egiteko.

Bidelagun ditugu sustatzaileak (15 entitate), "hamaikakoak" euren argazkiekin (31 talde guztira: elkarteak, alderdi politikoak, erakunde publikoak, irakaskuntzakoak, enpresak,...) eta, azkenik, protagonistak, izena emon daben herritarrak (une honetan, azaroaren 15ean, 1.500 bat dira izena emon dabenak Gernika-Lumon).

Azken txanpan gagoz, azaroaren 23an hasiera emon eta abenduaren 3ra arte eusteko, eta horreri bizitasuna emoteko EKITALDI UGARI antolatu dira (kartela).

Ekimen honen helburua herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzea da, eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da. Parte hartzaileen artean 2 rol mota izango dira: AHOBIZI eta BELARRIPREST. Ahobiziek euskaraz egingo deutse ulertzen daben guztiei eta baita ezezagunei lehen hitza ere”. Belarriprestak euskaraz entzuteko prest agertuko dira, nahiz eta eurek gaztelaniaz erantzun”.

Arestian esan moduan, ekimen hori aurrera eroateko Gernika-Lumoko Euskaraldia Batzordea eratu zan, hainbat gizarte eragileren partaidetzagaz. Orain herritarren txanda dator: EMON IZENA ETA ANIMATU PARTE HARTZERA!

Euskal Herri mailako ekimena da, proiektuak Euskal Herri osoko erakundeen babesa du: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Foru Aldundiak, Nafarroako Euskarabidea, Iparraldeko Euskal Elkargoa, Euskaltzaleen Topagunea eta euskalgintzako hainbat eragile. Koordinazio orokorra Topagunea eta Eusko Jaurlaritzaren ardurapekoa da.

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago irakurri

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

AEK Gernika

Bidaieak

Kontseilua

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra