Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKEREA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK (2019-2020)

2019-09-19

2019-2020 ikasturteko diru laguntza diealdia martxan, euskerea ikasteko (euskaltegietan) zein euskeraz trebatzeko (unibertsitatean ikastaroak egiteko) eta gidabaimena euskeraz lortzeko:

Gernika-Lumon enpadronatuta dagozanei eta 16 urte baino gehiago daukazanei joakez diru laguntzak. Bi motakoak dira: diru laguntza zati bat matrikula ordaintzeagatik eskatu daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean; bigarren zatia asistentziagatiko diru laguntza da, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabeteko epean eskatu daitekeena. Gidabaimenagatik diru laguntza bakarra dago azterketara aurkezteagatik (teorikoa eta praktikoa), gainditu ala ez.

2019-2022 EPERAKO PLAN ESTRATEGIKO BERRIA

2018-04-04

Joan jaku 2014-2018 epeko Plan Estrategikoa eta 2019-2022 eperako Plan Estrategiko berria moldatzeari ekin deutsagu 2018an zehar.

Horretarako, PARTAIDETZA prozesu irekia ipini zen martxan Euskara Batzordearen bitartez eta eskaparate hau eratu dugu informazioa eskaintzeko.

Lan hori borobiltzeko oinarriak eta emandako URRATSAK jarraian islatzen dira:

- 2014-2018 epeko Plan Estrategikoaren balantzea (txostena, aurrera jotzeko oinarria).

- Plan Berria (ESEP) eratzeko partaidetza prozesua (txostena).

- Emaitzak/ekarpenak Bost batzar edo saio egin dira, tailer modukoak, egoeraren hausnarketa egin eta arlo bakoitzerako proposamenak egiteko

- 2019-2022 eperako Plan Estrategikoa (ESEP)/proposamena: dinamizazio saioetan jasotako ekarpen guztiekin moldatu zen ESEP barria (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana).

- ESEP barriaren aurkezpena egiteko, Euskera Batzordeak 2019ko urtarrilaren 31n izan eban batzarra, batzrodekide eta interesdun guztiei gonbitea eginda.

Jorra tokiak

Gehiago ikusi

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Aita Villasante Udal euskaltegia

Bidaieak

Artez Euskara Zerbitzua Koop. Elk.

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra