Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Lan ildoak

Eskolaz-kanpoko egitasmoak komunean

irudia

Dinamika hau urterokoa dugu, 1991an Euskara Zerbitzutik abian jarri zenetik. Urteak igaro ahala, ekintzaren bat bidean utzi (danborrada) eta beste batzuk asmatu dira (“Idazlan koadernoak”). Hau guztia gauzatzeko, baliabide materialez gain, diru laguntzak ere eskaintzen zaizkie zentroei (eskolaz kanpokoetarako diru laguntza araudia eta diru laguntza banaketa).

Euskara Zerbitzuak Udal Eskola Kontseiluaren bitartez koordinatzen dituen eskoletara begirako jarduerak honako hauek dira:

 

Umeen Antzerki Jardunaldiak

Udalerriko ikastetxeen artekoa dugu, Udal Eskola Kontseiluan eratu eta Euskara Zerbitzuak koordinatua; 1988an hasi zenetik ikastetxeetan egiten duten lan eskergak bizirik mantentzen du.

Udal Eskoletako monitoreekin/irakasleekin elkarlanean, Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroetan ahozko adierazmena lantzea du helburu egitasmo honek. Gernika-Lumoko Udalak dirulaguntza eta material baliabideak jartzen ditu:

 

Eskoletako Abesbatzen kontzertuak

Lau ikastetxek hartzen dute parte egitasmo honetan: Barrutia Ikastetxeak, Mertzede Ikastetxeak, San Fidel Ikastolak, Seber Altube Ikastolak.

Sasoi baten egiten zen Eskoletako Abesbatzen kontzertu erraldoia bidean uztea erabaki zuen Udal Eskola Kontseiluak eta gaur egun bakoitzak moldatzen ditu bere ekitaldiak. Normalean, ikastetxeetan ikasturte bukaera partera egiten diren ikuskizunetan izaten dute parte hartzea eskoletako abesbatzek.

 

Eskolarteko Dantzari Eguna

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte honetan, 1.100/1.200 ikasle inguru, bost ikastetxetan banatuta (Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel, Seber Altube). Udal Eskola Kontseiluak adostutako egitaraua ikasturtean zehar lantzen da eskoletan eta apirilaren azkenerako antolatzen da ekitaldi nagusia; bertan, dantzariak, gurasoak eta familiakide ugari aparteko jai giroan.

 

Idazlan koadernoak

Urtero bi argitalpen, LH eta DBHko ikasleen idatziak biltzen dituztenak, idazmena landu asmoz. Horrekin lotuta, irakurketa eta sari-banaketa ekitaldiak, irakurzaletasuna bultzatzeko ekintza osagarriak. Bi atal desberdintzen dira, LH-koena eta DBH/Batxilergo/Helduen Ikastegiarena.

Zinea euskaraz

Tinko eta Irudi Biziak enpresen proposamenak daude euskarazko zine-emanaldiak eskaintzeko eta guk eutsi egiten diogu eskaintza horri, euskararen erabilpena horren urria den esparru bat lantzeko eskolumeengan.

Kultur Etxeak zinema-tokiaren kostua bere gain hartzen du eta aipatu enpresak harremanetan jartzen dira interesa duten zentroekin. Euskara Zerbitzuk, ostera, diru laguntzak ematen ditu programa hau eskoletatik garatzeko.

 

Ikasle etorkinei euskara ikasteko errefortzua

Ikasle etorkinakUdalerriko euskaltegien inplikazioa eskerrak gauzatu ahal da honako errefortzua. Hogeita hamar bat ikasle etorkin aritu izaten dira urtero, ikasturtean zehar eta udan eskaintzen diren ikastaroetan; bi talde eratzen dira, hasiera mailakoa eta sakontze mailakoa.

 

Gaztezulo aldizkariaren harpidetza

Ikasturtean zehar, egitasmoarekin bat egiten duten ikastetxeetako DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua dago. Bi motako euskarriak eskaintzen dira: aldizkaria eta BEITU! plataforma digitala. Udalaren kontura da eta, hortik aurrera, zentro bakoitzak erabakitzen du harpidetzarako zabalkundea zelan egin Gaztezulorekin lotura zuzena izanik.

 

Dokumentuak

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Bidaieak

Busturialdeko Hitza egunkaria

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra