Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Lan ildoak

Hezkuntza esparruko datuak

irudia

Txoko honetan sakondu nahi baduzu, "balantzea-plan estrategikoa2019-2023” deituriko txostenera jo dezakezu. Jarraian, matrikulazioaren bilakaera ereduka daukazu.

Matrikulazio orokorraren bilakaera (1984-2017)

D ereduaren goranzko joera etenik bakoa izan da 1984tik ona eta gaur egungo ikaslegoaren % 99,74 dabil eredu horretan, ikasle etorkinen eragina azken urteetan nabarmena izan den arren. Horrek esan nahi du udalerriko hezkuntza-sistemak apostua egin duela etorkinak D ereduan integratzeko, arazoak arazo eta horrek dakarren lan zamari aurre eginda.

 

Ikasle atzerritarren matrikulazioa Gernika-Lumon eta Busturialdean

Ikasle etorkinen matrikulak, Gernika-Lumon eta 2012-2013 ikasturtean, %61,51  zentro kontzertatuetan eta %38,49 zentro publikoetan; 2016-2017 ikasturtean %70 kontzertatuetan eta gainerakoak publikoetan; 2020-2021 ikasturtean %61,32 kontzertatuetan eta gainerakoak publikoetan.

Mertzede Ikastetxea da etorkinak pilatuta dauden ikastetxea. Urteak pasatu ahala, pilaketa horri galga jarri zaiola esan dezakegu (2003an %52a zegoen matrikulatuta Mertzeden; 2016an ikasle etorkinen matrikulen %42a; eta 2021ean  %41a), zentro guztien artean oreka bilatu nahian.

Baina kezkatzeko beste fenomeno bat ari da gertatzen, Mertzede ikastetxean bertan ikaslego etorkinaren kopurua mantendu arren, portzentajea areagotu egin delako; 2003an ikaslegoaren %46a zen etorkina zentro horretan eta 2021ean %62a da.

 

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Bidaieak

Ahize

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra