Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Pasealekua (-a)

Pasealekua (-a) Mota: Aisialdia
Oharrak:

Auzoa: Gernika-Lumo

Antzina toki horretan harrobi bat zegoen. Gure herriaren historian zehar bertatik atera izan dira eraikuntzarako materialak, baita hiriko orube asko eta padurako toki batzuk lurrez betetzekoak ere. "Guzur Arets" izenaz ezagutzen zen Lumoko toki hau herri-plaza bilakatu zen. Gernika eta Lumoren arteko batasun ekitaldia bertan izan zen 1882an.

1883-85 artean frontoiaren gainean "Escuelas Públicas de Niños" eraiki zen. Beranduago, beste aldean, neskena (1927). Bien arteko goialdean, "Balcón Sacafaltas" izen xelebrea daukan terraza egin zen.

Laukizuzen baten itxura du. Aurreko aldeak mendebaldera ematen du, eskumakoak iparraldera eta ezkerrekoak hegoaldera.


Ahozkoa: Pasilekue

  • Zure iritzia
  • Bidali zure argazkia (ikusi - 1)

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta