Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK (2022-2023)

2022-10-11

irudia

2022-2023 ikasturteko diru-laguntza deialdia martxan, euskara ikasteko (euskaltegietan) zein euskaraz trebatzeko (unibertsitatean ikastaroak egiteko) eta gidabaimena euskaraz lortzeko:

Gernika-Lumon enpadronatuta daudenei eta 16 urte baino gehiago dituztenentzat dira diru-laguntzak. Bi motakoak dira: diru-laguntza zati bat matrikula ordaintzeagatik eskatu daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean; bigarren zatia asistentziagatiko (aprobetxamendua) diru-laguntza da, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabeteko epean eskatu daitekeena. Gidabaimenagatik diru-laguntza bakarra dago azterketara aurkezteagatik (teorikoa eta praktikoa), gainditu ala ez.

EUSKARALDIA 2022 GERNIKA-LUMON

2022-09-28

irudia

Honez gero, Euskaraldirako entitateen izen-ematea lantzen ari gara eta epea luzatu egin da urriaren 31ra arte. Bestalde, irailaren 28an jarri da martxan PARTIKULARREN IZEN EMATEA. Zelan egin?:

- ONLINE:  “https://euskaraldia.eus/” web gunean edo QR-aren bidez

  

- PRESENTZIALA: Gernika-Lumoko Turismo bulegoan zuzenean.

Euskaraldia Batzordea ere martxan jarri genuen eta Busturialdean Euskaraz Bizi Elkartearekin elkarlanean, euskara dinamizatzaile bat daukagu arduradun sustapen lanetarako. Datu gehiago "zabalkunderako estrategia" agirian.

Informaziorako kontaktuak: Ekain: 688674196 , euskaraldiagernikalumo@gmail.com / Bittor: 946270205, euskerateknikaria@gernika-lumo.com

Animo! HITZEZ EKITEKO GARAIA!

 

Jorra tokiak

Gehiago ikusi

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Aita Villasante Udal euskaltegia

Bidaieak

Artez Euskara Zerbitzua Koop. Elk.

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra