Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Alondegia (-a)

Mota: Kalea
Oharrak:

Ahoz jaso den La erdarazko artikulua da. Euskara zein erdarazko forma neutroagoa da artikulu bakoa. Dirudienez, inoiz ofiziala izan ez bada ere, Cuesta del Matadero izenaz ere ezaguna da kale hau. Alhondiga erdal izena erabilia izan bada ere, Euskaltzaindiaren irizpenei jarraiturik Udalbatzak 2010eko ekainaren 30ean euskarara egokitu zuen izendapen ofiziala, gaur egun beraz, Alondegia da izendapen ofiziala. Euskal zein erdal hitzak arabierazko al-fondaq hitzetik datoz. Alondegiak udaleran biltegiak ziren nahiz eta gaztelan batez ere garia biltzeko erabili gurean ardoa batzen zen. Garai batean ardoaren gaineko zerga zen udalaren diru iturririk garrantzitsuena. Izenaren jatorria kale hartan bertan zegoen ardoa, likoreak, garia eta bestelako jatekoak sal-erosteko eta biltzeko eraikina.

 Juan Calzada kalean hasi eta Iparragirre kalera jaisten den kalea da.

Ahozko erabilera: Lalondiga, Alondiga kalie. Beste izen batzuk: Cuesta del matadero


Ahozkoa: Lalondiga
Sinonimoak: Cuesta del Matadero

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta