Hasiera
Euskararen ataria
Zure iritzia

Bilaketa

Antiguako Andra Maria

Mota: Erlijio-eraikuntza
Oharrak: Andra Mariarekiko jaiera edo debozioa oso zaharra da Euskal Herrian eta, agian, Marirekin lotu behar dugu; ohikoa izan zen kristautasuna hedatzean lehenagoko sinesmen eta leku sakratuez baliatzea. Andra Maria Jesusen ama izateagatik kristauentzat berebiziko garrantzia duen pertsonaia izan da hasieratik eta beregana jo da laguntza eske. Gainerako gizakiak ez bezala, ez zen hil, Zerura jasoa baizik. Sarritan, debozioa handitzean, populazioa lekuz aldatzean edo jendearengana hurbiltzeko asmoz, Andra Mariari eskainitako elizak lekuz aldatu ziren eta hori dela eta arrunta da Antzinako Andra Mari izeneko elizak aurkitzea Urduñatik Zumarragara, esaterako. Euskaldunok Andra Maria erabili izan dugu eta horrela ageri da ezagutzen dugun lehengo euskal hitzen zerrendan XII. mendean: Deum uocant Urcia, Dei genitricem Andrea Maria (Jainkoa Urtzi deitzen dute eta jainkoaren ama Andrea Maria). Hain izan da izen ezagun eta erabilia eze Euskal Herriko hainbat lekutan ohikoa den erdaraz ere horrela deitzea, baina azken mendean erdarazko Santa Maria hasi da zabaltzen gurean ere.

Historikoa

 

URTEA ERA Testuingurua ITURRIA
1717 Santa Mª de la Antigua   BFA
1860 Antigua (La) (San Pedro)   Nomen.
1999 Nuestra Señora de la Antigua No hay constancia de que Lumo contase con edificio de ayuntamiento al menos hasta 1832, por este motivo sus vecionos celebraban los Ayuntamientos de Comunidad o Ayuntamiento General de vecinos en la Ermita e Nuestra Señora de la Antigua, de esta Anteiglesia. HL

 

Atzera

Argazkiak

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Gora itzuli

© 2012 - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta