Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Agenda

  atzera Otsaila 2011 aurrera  
 
  123456 
 78910111213 
 14151617181920 
 21222324252627 
 28       
 
Motak
KANDELERIO EGUNA (otsailak 02)

Antolatzailea: Elai-Alai Dantza TAldea eta Segundo Olaeta Musika Eskola
Ordua: 19:30ean
Non: Andra Mariaren elizan
Mota: jaialdia
Kontaktua: Kultur Etxea

Andra Mari elizatik irten eta umeak kalerik kale ibiliko dira, kandelak eskuan eta ohiko kantak abestuz. Antol.: Elai-Alai dantzari taldea eta Segundo Olaeta Musika Eskola.

Egun honetan bedeinkatutako kandelak ekaitza zetorren bakoitzean piztu egiten ziren etxeetan, ekaitzen kalteak ekidituko zituztelakoan.

Zenbait lekutan egun hau izaten zen Inauterien hasiera eta ordutik aurrera marro jantziak eta eskeko ibiltzea onartzen zen.

AGATE DEUNAREN BEZPERA (otsailak 04)

Antolatzailea: Herriko ikastetxeak eta elkarteak
Ordua: Egun osoan zehar
Mota: jaialdia
Kontaktua: Kultur Etxea

Eskoletako eta herriko zenbait abesbatza izango dira kalerik kale, Agate Deunaren koplak abesten. Beste ohitura batzuekin alderatuta (Gaboneteakoak, urte barrikoa, Erregeak, Kandelerio,...), kasu honetan bertsoak kantatzeko inprobisazioa zen nagusi eta horregatik ditugu hainbat estrofa, herri batetik bestera desberdinak. Bertso asko mantentzen diren arren, Inprobisazioarena galdu egin da.

III. mendean Sizilian jaio zen Agate Deuna dugu aitzakia urteroko diru eskakizuna egiteko, beste sasoi batzuetan otordu on bat egiteko baserririk baserri egiten zan janari bilketaren ordez.

DO, RE, MI, ka (Bilboko akordeoi orkestra sinfonikoa) (otsailak 18)

Antolatzailea: Kultur Etxea
Ordua: 10:30ean
Non: Lizeo Antzokia
Mota: Musika
Kontaktua: Kultur Etxea

Ikuskizun musikal didaktikoa, ikasleei zuzendua. Musika entzutetsuen (Mozart, Rossini, Ketelbey, Loroño,e.a.) mostra musikal apalen bidez, Orkestrak akordeoiaren berezitasunak eta orkestra baten sekretuak irakasten ditu era atsegin jolasgarrian.

Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia

www.bilbaoacordeon.org

EUSKAL MUSIKA TRESNEN IKASLEEN EMANALDIA (otsailak 18)

Antolatzailea: Segundo Olaeta Musika Eskola
Ordua: 19:00etan
Non: Elai-Alai aretoa
Mota: Musika
Kontaktua: 946270214

Segundo Olaeta Musika Eskolaren eskutik hainbat ekitaldi izaten dira, bertako ikasleen trebetasunak ikusgarri. Oraingoan, euskal musika tresnen ikasleak dira protagonista.

"Astigarraga + sagardotegia" (mendi irteera) (otsailak 26)

Antolatzailea: Goi-Zale mendi taldea
Mota: Irteera
Kontaktua: www.goizale.com / 639646723

"TXITXIBURDUNTZI" (Lumon) (otsailak 27)

Antolatzailea: Elai-Alai Dantza Taldea
Ordua: 16:30ean
Non: Lumon
Mota: jaialdia
Kontaktua: 946270201

Txitxiburduntzi lehen familia giroan ospatzen zen zerbait izan arren, urte asko dira Elai-Alai dantza taldearen eskutik jaialdi hau herritar guztientzat eta, batik bat, gaztetxoentzat ospatzen dena Lumoko Plazan.

Arratsaldeko 16:30ean hasi eta, Aulki dantza eta Zartain datnza egin ondoren, txorizoa eta zotzaren orduari eutsiko zaio.

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

San Fidel Ikastola

Bidaieak

Ahize

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra