Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Euskara zerbitzua

irudia

Barkatu, ez dugu geure burua aurkeztu eta. Atal honetan ezagutu eta kokatuko gaituzu.

 

 

Non aurki gaitzakezu?

Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua
Foru Plaza 3 (Udaletxeko 1. solairuan)
Telefonoa: 946270205

Gernika Gernikako Udaletxea

* Klikatu argazkiaren gainean neurri handian ikusteko.

 

Nortzuk garen jakin gura?

 

Zeri ekiten diogu?

Modu orokorrean azalduko dizugu zein den gure egin beharra, baina zerbait alboratuta daukagula pentsatzen baduzu, esaguzu. Aldez aurretik esan behar, Gernika-Lumoko Udalak euskararen inguruan jarduteko, EUSKARAREN ERABILPENERAKO UDAL ORDENANTZA duela goiburu, 1991ean onartu zenetik.

Helburu nagusia: Euskararen erabileraren normalizazioa lortzea Gernikan.

 

Gernika-Lumoko Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoa (EBPN)

Gure udalerrian Euskararen normalizaziorako egin beharreko lana sistematizatzeko tresna dugu.

Eusko Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 28an Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen eta, horren magalean, 2003an onartu zen aho batez Gernika-Lumoko Plan Estrategikoa, 2008ra arte indarrean egon dena.

Egungo Plan Estrategikoa, 2019-2022 eperakoa, 2019ko otsailean aho batez onartu zen. Horretarako oinarri izan dugun aurreko Plan Estrategikoaren balantzea eta egungo egoeraren diagnostikoa interesgarri izango duzu.

Gernika-Lumoko Plan Estrategikoa garatzeko, urtero eratzen da Kudeaketa/Gestio Plan bat. Zelan garatzen da?

 

Udal Administrazioko Erabilera Plana

Udalerrirako Plan Estrategikoaren barruan dauden esparruetako bat Administrazioa bera dugu.

Arlo honetan euskararen erabilera normalizatzeko jokabide nagusia Administrazioko Erabilera Plana dugu. Helburu nagusia: Udal Administrazioaren barruko eta kanporako funtzionamendua euskaraz izan dadin gaitasun osoa lortzea, zerbitzu-hizkuntza ez ezik, lan-hizkuntza izan dadin. Kasu honetan ere, 2018-2022 eperakoa den Plan hori martxan dago, Eusko Jaurlaritzak V. Plangintzaldirako ezarritako irizpideei eutsiz.


Herritarrei begirako zeregin aipagarrienak

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Busturialdean Euskaraz Bizi

LAB sindikatua

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra