Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda
arnasgunea

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

Eskolarteko XXIX. Antzerki Astea

2017-05-18

Datorren maiatzaren 24tik 26ra bitartean, Eskolarteko XXIX.  Antzerki Astea garatuko da Gernika-Lumon, Lizeo antzokian. Udalerriko irakaskuntza zentroak partaide eta Udaleko Hezkuntza Arloa eta Euskara Zerbitzuaren antolakuntza lanak eta babesa bitarteko.

Urteroko jarduera, ikasturtean zehar ikastetxeetan/Institutuetan lantzen diren antzezlanak kaleratzeko eskaparate aproposa. Udal Eskola Kontseiluan ikasturterako finkatzen den eskolaz-kanpoko ekintza komunetako bat dugu, umeak gizarteratzeko bidea jorratzea helburu. Baina, Gernika-Lumoko Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoan ere aintzat hartuta dago, euskararen erabilpena areagotu eta ahozkotasuna/mintzamena landu nahirik.

Guztira udalerriko 6 zentro, 6 antzeztalde, 160 bat antzezle eta 1.600 ikasle ikusle, LHkoak eta DBHkoak. Ikasleek ikasleentzat goizez eta arratsaldez eskola orduetan eskainiko dituzten saioez gain, guraso eta familiartekoei eskainitako saioak ere izango dira iluntze partera.

"BUZTI EZTARRIA EUSKERAZ" KANPAINA OSTALARITZAN

2017-05-18

Gernika-Lumoko Udalak Hitzargune egitasmoaren bidez, herriko sektore sozioekonomikoan euskararen erabilera bultzatzen dihardu. Hainbat urtetan, bereziki merkataritza eta enpresen sektoreak landu dira, eta bide horretatik ere jarraituko den arren, ostalaritzari bultzada ematea erabaki da aurton.

Tabernak eta jatetxeak erakarri nahi ditugu Hitzargunera, eta era horretan, bezeroekiko dituzten hartu emanetan euskara gehiago erabiltzea lortu: menuak euskaraz jarri, karta… euren negoziorako ona dalako.

Sustapen kanpaina berezi bat egin da eta  maiatzaren 19tik aurrera  erabiltzeko edalontzi- azpikoak banatuko ditu Udalaren Euskara Zerbitzuak “Buzti eztarria euskaraz” leloarekin.

Jorra tokiak

Gehiago ikusi

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Artez Euskara Zerbitzua Koop. Elk.

Bidaieak

Aita Villasante Udal euskaltegia

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra