Gaztedi Arloko eta Euskera Zerbitzuko Arduradunek, elkarlanean, bi erronka hartu ebezan langai 2002 urtearen inguruan, haur eta gazteen artean euskerearen erabilpena maila informalean areagotzea helburu: haurren eta gaztetxoen aisialdirako urte osoko egitaraua taxutu eta Gazte Plana eratu.
Pentsatu eta egin (asteburuetako aisia-2017). Emoitzak hor dagoz eta, gehiago poztekoa, kale neurketetan haurrak eta gazteak euskarearen erabileran nagusi dira; egindako lana eta indarrean dagozan egitasmoak ez dira alperrikoak izan.
Aipagarria esparru honetan: Kirol Patronatoa eredu. Bere sorkuntzan Euskera Zerbitzuak zerikusia izan eban eta oinarri finkoak ezarri ziren.
Ezin ahaztu azken urteetan gazteen ekimenez gauzatu dan ASTRA PROIEKTUA. Ateak zabaldu dauz eta euskerearen arnasgune garrantzitsuenetakoa dogu udalerrian.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra