Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

Eskolarteko XXIX. Antzerki Astea

2017-05-18

irudia

Datorren maiatzaren 24tik 26ra bitartean, Eskolarteko XXIX.  Antzerki Astea garatuko da Gernika-Lumon, Lizeo antzokian. Udalerriko irakaskuntza zentroak partaide eta Udaleko Hezkuntza Arloa eta Euskara Zerbitzuaren antolakuntza lanak eta babesa bitarteko.

Urteroko jarduera, ikasturtean zehar ikastetxeetan/Institutuetan lantzen diren antzezlanak kaleratzeko eskaparate aproposa. Udal Eskola Kontseiluan ikasturterako finkatzen den eskolaz-kanpoko ekintza komunetako bat dugu, umeak gizarteratzeko bidea jorratzea helburu. Baina, Gernika-Lumoko Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoan ere aintzat hartuta dago, euskararen erabilpena areagotu eta ahozkotasuna/mintzamena landu nahirik.

Guztira udalerriko 6 zentro, 6 antzeztalde, 160 bat antzezle eta 1.600 ikasle ikusle, LHkoak eta DBHkoak. Ikasleek ikasleentzat goizez eta arratsaldez eskola orduetan eskainiko dituzten saioez gain, guraso eta familiartekoei eskainitako saioak ere izango dira iluntze partera.

Ekitaldi guztiak Oiz-mendi telebistak grabatuko ditu, emanaldiak telebistatik eskaintzeko hurrengo egunetan. Telesaioen egunen eta orduen berri emango zaie zentro guztiei, inplikaturiko agenteak -irakasleak, ikasleak eta gurasoak- jakitun daitezen eta nahi duenak grabatzeko aukera izan dezan.

Belaunaldi pare bateko ikasleek eutsi egin diote ekimen honi 29 urtetan zehar eta nabarmendu egin behar dugu lan handia dagoela atzean, Gernika-Lumoko udalerriko  irakaskuntza zentro guztietako begirale eta irakasleena, hain zuzen.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Bidaieak

Ziurtagiriaren Elkartea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra