Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

Gernika-Lumoko 33 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten Euskararen Nazioarteko Egunean

2011-12-12

irudia

Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eta Itxaro Uriarte Gernika-Lumoko Udaleko Euskara arloko zinegotziak gidatu zuten abenduraren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gernikako azoka plazan egin zen Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia. Gernikako 33 enpresek, komertzioek eta era guztietako entitateek jaso zuten Ziurtagiria. Banaketa ekitaldian Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak 2012an Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian hedapetzeko ahalegin berezia egingo dutela aurreratu zuen.

Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen normalizazioa eragiteko helburuarekin Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten 33 enpresek, saltokiek eta bestelako entitateak egiten duten lanaren aitortza egin zuen Gernika-Lumoko azoka plazan. Euskararen Nazioarteko Egunean antolatu zuten banaketa ekitaldiko datuek udalerriko eragileek Bai Euskarari Ziurtagiriarekin daukaten gogobete maila islatzen dute, guztiek berritu baitute aurreko urtean Ziurtagiriarekin sinatutako konpromisoa. Gainera, beste entitate batek bat egin du ekimenarekin, Biklik Komunikazioa enpresak, hain zuzen ere.

Larunbateko banaketa ekitaldia Euskaraz Bai dinamikaren baitan kokatzen da. Gernika-Lumon euskararen erabilera sustatzea helburu du eta Bai Euskarari Ziurtagiria da dinamika barneko ekintzarik garrantzitsuena. Aurtengoa laugarren banaketa ekitaldia izan da, eta euskararekin duten konpromisoa berritu edo lehen aldiz sinatu zuten 33 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen artean bostek “Zerbitzua eta Lana Euskaraz” maila lortu zuten, beste hamaikek “Zerbitzua Euskaraz” maila eta gainontzeko 17ek “Bidean” maila. Era berean, Kopi Laster Fotokopiak-ek mailaz igo du eta zerbitzua euskaraz emateko gai da.

Itxaro Uriarte Euskara arloko zinegotziak Bai Euskarari Ziurtagiriak euskararen normalizazioari egiten dion ekarpenaz, eta Ziurtagiria eskuratu duten elkarte guztiek egiten duen lanaren garrantziaz aritu zen. “Egiten duzuen ahalegina barik ezin genezake gure egunerokoa euskaraz eraman aurrera. Euskara ez da politikarien gaia bakarrik. Askoz gehiago egin lezake zuotako batek egun baten euskararen alde, modu xumeagoan bada ere, ez zalantzarik izan, herriko jendartearen egunerokoan eragiten duzuelako”.

Rober Gutiérrezek, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak, Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten entitateak zoriondu ondoren, norabide berean “urrats biziak” ematen jarraitzera animatu zituen azoka plazan bildu ziren guztiak. Bere hitzetan, “ezinbestekoa da euskaraz bizitzeko hautua egiten dutenei horretarako aukerak eta erraztasunak ematea”. Zentzu horretan, Gernika-Lumoko Udalaren jarrera txalotu eta elkarlanean jarraitzera animatu zituen.

Etorkizunean, euskaraz lan egin nahi duten enpresa eta pertsonei “bidea eman behar zaiela eta “euskaraz erosi nahi dugunoi erraztasunak eman behar zaizkigu” azpimarratu zuen. Horretarako, Gutiérrezen hitzetan  beharrezkoa da “eredu egokiak eskaintzea, lege ausart eta egokiak bideratzea, epeak ezartzea, diru inbertsioak egitea eta diruz laguntzea urrats biziak eman nahi dituzten entitate, enpresa eta era guztietako establezimenduak”.

Ekitaldia amaitu aurretik, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak 2012 urterako zehaztu dituzten erronketako batzuk aurreratu zituen. Horien artean, “Bai Euskarari Ziurtagiria Bizkaian zabaltzeko ahalegin berezia” egingo dutela jakinarazi zeun. Gaur egun 1.452 entitatek daukate Ziurtagiria; eskualdeka, Gipuzkoa eta Nafarroa dira Ziurtagiri gehien dituztenak, 537 (% 37) eta 363 (% 25) hurrenez hurren. Bizkaian 203 (% 14) daude, baina datuak hobetzeko merkatua dagoela uste dute, “Gipuzkoa zein Nafarroako errealitatera gerturatzeko aukera daukagula sinetsita gaude”. Ziurtagiriaren Elkartea helburua gauzatzeko apustu serioa egiten ari da, horren lekuko Ziurtagiriaren Elkarteak Deustun zabaldu duen bulegoa.

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Busturialdeko Hitza egunkaria

Bidaieak

Aita Villasante Udal euskaltegia

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra