Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Erronkak

2014-2017 eperako Plan Estrategikoa garatzea

2012ko azaroan Plan Estrategiko berria eratzeko partaidetzarako proposamena onartu zenetik, urratsak bete eta Plan berria osatu eta onartu ere egin da:

- Lehenengo urratsa: 2012ko abenduaren 19ko batzarrean egindako hausnarketa (euskararen egoera orokorra Gernika-Lumon; pozteko eta kezkatzeko faktoreak). Jakitun egon gura baduzu, sakatu hemen .

- Bigarren urratsa: 2013ko otsailaren 20an bi hausnarketa burutzeko (ikusi akta), bata, 2017 urtean euskararen egoera nolakoa izatea nahi izango zenukeen irudikatu eta, bigarrena, helburu estrategiko bakoitzean ZER FALTA DEN gaur egun (hutsuneak) eta ZER EGIN DEZAKEGUN 2017rako irudikatu dugun egoerara iristeko.

- Hirugarren urratsa: 2013ko maiatzaren 14ko eta 21eko batzarrak, Plan berriak izango dituen 10 esparruetako ekintzak zehazteko hausnarketa (hausnarketaren emaitza).

- Azken urratsa: karpenekin prestatu zen zirriborroa (2014) Euskara Batzordeari aurkeztu, ontzat emon eta Udalbatzak onartu ebana: EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA2014-2017.

Benetan partaidetza bizia eta aberatsa, ekarpenez beterikoa. Geure eskerrona parte hartu duten eragile eta interesdun guztiei eta gonbitea plan horren garapenean ere parte hartzeko.

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Bidaieak

Barrutia Eskualde Ikastetxea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra