2016-03-31
Euskaraz dakien langileentzat eta langile euskaldunak behar dabezan enpresentzat plataforma bat ipini genduan martxan iazkoan gure komarkan: Beharsarea.net webgunearekin bat egin dute.
Orduan partikularren artean egin zan zabalkundea batik bat. Oraingoan, ENPRESETARAKO ZABALKUNDEA areagotu gura dogu alkarlanean eta, horretarako, Euskera Zerbitzuak bat egin dau Merkataritza Bulegoa, Gazteen Informaziorako Bulegoa eta Hitzargune kanpainako bulegoarekin.
Enpresa haundi zein txikiak, dendariak, ostalariak, zerbitzu enpresetakoak,...animatu gura doguz plataforma honetan euren lanpostu ofertak iragartzeko. Lan munduan....EUSKERAREN BALIO ERANTSIA eta errekonozimendua, gizarteak eskatzen deuskulako.
Beharsarea zerbitzu bat da eta erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: lan-baldintza duinak eskaintzea eta lana euskaraz egitea.
Interneteko atari honetan, Beharsarea osatzen duten udalerri eta mankomunitate bakoitzak bere gunea dauka, eta bakoitzaren gunera sartzen garenean, jada argitaratuta dauden iragarkiak ikus ditzakegu edo berriak sortu. Gainera, hasiera-orrialdetik bertatik ere aukera dugu Beharsarea osoan jendea zein lana bilatzeko argitaratu diren azken 7 iragarkiak ikusteko.
Lanak zazpi kategoriatan sailkatuta egon arren (zaintzaileak, begiraleak, merkataritza, ostalaritza, eskola partikularrak, industria eta bestelakoak), lan-mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretatik, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eska daitezke zerbitzu honen bidez.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra