Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

BERBALAGUN 2012-2013: 10 URTE

2012-12-11

irudia

BERBALAGUN 2003an martxan jarri genuenean helburu nagusia herrian euskararen erabilera indartzea eta euskaldunon sarea zabaltzea eta trinkotzea izan zen, baita euskara ikasten zebiltzanei bidea erraztea eta herrian bertan bidelagunak jartzea. Gaur egun ere horixe berori du xede nagusia, erabilera baita euskararen normalizaziorako Gernika-Lumon daukagun erronka.

Proiektu honen Talde eragilea hauek osatzen dute: Gernikako AEK, Aita Villasante Udal Euskaltegia, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Busturialdean Euskaraz Bizi elkartea.

Euskararen eguneko egitarauan ere BERBALAGUNak jo ta ke: Txomin Agirreren GAROA liburua eta HAMAIKA ORDUKO IRAKURRALDIA: gernikaberba.blogspot.com.es/

BERBALAGUNen hamargarren ikasturtea dugu 2012koa eta ordutik hona hainbat pausu eman ditugu eta makina bat, irteera, ikastaro, hitzaldi, afari, bazkari, erromeri, Mintza Egun, txapelketa, lehiaketa antolatu dugu. Eta zenbat albiste, kartel, komunikabideetako orri eta telebista saio bete ditugu? Eta zenbat sari banatu ditugu? Makinatxo bat izan dira.

2011-2012 ikasturtean, partaide kopurua 80koa izan da bataz beste, 13 taldetan banatuta. Horietatik aparte, hainbat dira ekintza puntualetan parte hartzen dutenak eta 200 laguneko irtenaldiak ere izan ditugu. Aurtengo deialdia oraintxe zabalduko da eta 2012-2013 ikasturteko plangintza honetan

HAMARGARREN ikasturtearen ospakizuna nabarmenduko da ekintza guztietan. Aurrekontua: 14.000 euro AEK-rekin sinaturiko hitzarmena gehi 3.000 euro ekintza puntualetarako. Ekintzarik aipagarrienak:

EUSKERA ETA GUZTIOK…. BERBALAGUN!!!!

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Barrutia Eskualde Ikastetxea

Bidaieak

Ahize

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra