Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

ENPRESETAKO EUSKARA PLANAK INDARTSU GERNIKA-LUMON

2012-06-08

Apirilaren 30eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, enpresetako 2012ko euskara planetarako diru laguntzen esleipena argitaratu da. Bizkaiko Foru Aldundiak jaso dituen eskabideak 32 izan dira eta, euren artean, sei Gernika-Lumokoak:

  • Argi-ola elektrizitatea SL
  • Bengozarra eraikuntza metal.
  • Busturialeko irrati telebista SL
  • Cumenager SAL - Ekin / bizkargi autoak SAL
  • Ekin / Bizkargi autoak SAL
  • Gernika garbiketak SL

Bizkaiko lurralde osorako izan den deialdiko eskabideen %18,75a Gernika-Lumokoa izatea pozgarria da eta, neurri berean, gure udalerrian enpresek euskararekiko duten atxikimenduaren adierazgarri.

Euskara Zerbitzuak abian daukan “Geure berbie euskeraz” hitzarmengintza kanpainaren erabateko eragina hor dago; hitzarmenkide ditugun 54 enpresa txiki eta ertainetatik, planak dituzten sei enpresa horiek eredu apartak ditugu lan-munduan euskara normalizatzeko.

Planak garatzeko 2012an euren bizkar hartuko duten gastua 100.000 eurokoa izango da (inbertsio osoa 153.476 eurokoa eta erakunde desberdinetatik lortu ahalko duten diru laguntza %35a gutxi gora-behera).

Adibide gisa, enpresen ahaleginaren neurria islatzen duten 2011ko datuak daude hurrengo koadroan, 2012 urteko parekoak:

Azpimarratzekoa da Maier enpresaren kasua, Gernika-Lumon metro batzuengatik kokatuta ez dagoen arren, multzo horrekin bat egiten duelako eta bere ahalegina (99.900 euroko inbertsioa) eta atxikimendua gehitu behar dugulako.

Are gehiago, gure udalerrian egoitzarik ez dutenen artean lurralde mailako enpresa asko daude euskara planetarako diru laguntza jaso eta udalerrian eragina dutenak:

Horrek guztiak, lan-munduan euskararen arnasguneak sortzeko lanari indarrak metatzea dakar.

 

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Bidaieak

AEK Gernika

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra