Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

ERDI AROARI BURUZKO AZKEN UNITATE DIDAKTIKOAK

2014-11-03

Gernikazarra Historia Taldeak eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak hitzarmena sinatu zuten 2009an, udalerriko erdi aroari buruzko zortzi unitate didaktiko taxutu eta laupabost urtetan argitaratzeko konpromisoarekin. Aurten, 2014an, eman zaio amaiera egitasmo horri, oraintsu argitaratu diren azken bi unitate didaktikoekin: 7.a, “Erdi aroko ekonomia Gernika-Lumon” eta 8.a, “Erdi aroko arte ondarea Gernika-Lumon”.

Sortu den materiala irakaskuntza mundura zuzenduta dago eta DBHko ikasleei batik bat, beti ere zentro bakoitzak bere dinamikan txertatzeko askatasuna izanik. Dena dela, edonorentzat baliagarriak dira unitate didaktikoak gure udalerriko erdi aroko historia, usadio eta abarretaz jakitun egoteko.

Eskuragarria daude WEB GUNE HONETAN "ARGITALPENAK" ATALEAN.

Gernika-Lumoko Udalak 2008an onartu egin zuen 2009-2013 eperako Euskara Biziberritzeko Plana. Horri jarraiki, 2009 urterako Kudeaketa Planean jorratu beharreko esparruetako bat liburugintza genuen, euskara elikatzeko helburuarekin lotuta, eta aintzat hartutako ekintzetako bat udalerriko ohitura, historia eta gertaerei buruzko argitalpen-bilduma gorpuztea zegoen. Ekintza horrekin uztartu zen honako egitasmoa.

Sei urteko epean egitasmoa gauzatu ahal izateko burutu den aurrekontua 10.800 eurokoa izan da (4000 euro unitateak taxutzeko eta 6.800 euro argitaratzeko), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza ere aipagarri.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Badihardugu Elkartea

Bidaieak

Barrutia Eskualde Ikastetxea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra