Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

ERRENTA AITORPENA EUSKERAZ

2016-05-25

irudia

Sasoi honetan 2015eko errenta aitorpena (publizitate euskarria) egiteko papeleoa jatorku eta Gernika-Lumoko Udalak bat egin dau UEMA-gaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz “errenta aitorpena euskeraz” kanpainarako, aurreko urteetakoari eutsiz. Beraz, animatu gura ditugu herritarrak “klik batean” errenta aitorpena euskeraz egin dagien:

* Euskeraz bizitzeko, arlo guztietara zabaldu behar dogulako gure hizkuntza.

* Gurealako herrietan euskaldunon erabilera dalako euskerearen termometroa.

* Administrazioagaz euskeraz ekiteko eskubidea eta beharra dogulako euskaldunok.

* Errenta aitorpena euskeraz eginda, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dogulako.

Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke (autolikidazio proposamena ontzat emonda, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda, finantza erakunde batean…) eta, edozein modutan egiten dala ere, euskeraz egin daiteke.

Autolikidazioa ontzat emoterakoan, hurrengoan euskeraz hartu gura dozula esan eta nahikoa da.

Gernika-Lumon burutuko dogun kanpainarako 6.000 esku-orri, 150 kartel eta atarietako oharra erabiliko dira. Horrez gain, banketxe eta aholkularitzetako arduradunekaz hitzordua hartu eta bisita egingo deutsegu, kanpaina honen helburua gauzatze aldera.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

San Fidel Ikastola

Bidaieak

AEK Gernika

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra