Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

ESKOLARTEKO DANTZARI EGUNA 2014

2014-03-24

irudia

Datorren martxoaren 30ean, 2014ko ESKOLARTEKO DANTZARI EGUNA izango da Gernika-Lumon, Urbieta kiroldegian, inoiz baino dantzari gehiagorekin (eguraldi txarra balitz, Merkatu Plazan): 1.400 neska-mutil, 3 eta 15 urte bitartekoak, udalerriko eskoletan ari direnak, hau da, Gernika-Lumokoak eta eskualdekoak.

Zehaztu behar, ikasturte osorako Udal Eskola Kontseiluak adostutako eskolaz-kanpoko proiektuaren atal bat dugula euskal dantzena. Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroetan ikasturte osoan landutakoaren ondorio dugu ekitaldi hau,  udaleko Hezkuntza Arloa eta Euskara Zerbitzuaren antolaketa eta koordinazio-lana bitarteko. Laguntzaile lanetan, alaitasunean murgiltzen gaituzten musikariak: Errenteriako Gazteak Txistulari taldea eta Segundo Olaeta musika eskolako taldeak.

 

Biltokia Pasealekua izango da eta 11:00etan abiatuko da kalejira kalez-kale Urbietaraino. Dantza ekitaldia Urbietako futbol zelaian 12:00etan hasiko da. Egitaraua:

Honako egitasmoa, Euskara Sailak kudeatzen duen Udal Eskola Kontseiluak koordinaturikoa dugu, Euskara Normalizatzeko Plan Estrategikoetan aintzat harturiko irakaskuntza esparruko ekintza askoren artean. Helburuen artean azpimarratu egin behar da euskal ohiturak lantzearena, jakina, psikomotrizitatea, umeen arteko talde-harremanak lantzea eta, zelan ez, familia giroko ekitaldietan hizkuntza ohiturak lantzea. Azken batean, umeen gizarteratzea euskaraz gauzatzea, ekitaldi erraldoi eta ahaztezinen bitartez.

 

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Allende Salazar Ïkastetxe Publikoa

Bidaieak

Kontseilua

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra