Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARALDIA 2020 GERNIKA-LUMON

2020-03-13

Gernika-Lumoko 97 entitatek eman dute izena Euskaraldirako, gizarte esparru ezberdinetakoak, eta entitate bakoitzean ariguneak izendatu dira, euskaraz aritu eta funtzionatzeko guneak. Hona hemen banaketa sektoreka:

- Irakaskuntza:  10

- Euskalgintza:  4

- Erakunde publikoak: 7

- Lan mundua / Enpresak:  17

- Lan mundua / Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak:  48

- Kirol Elkarteak: 6

- Kultur Elkarteak:  5

Bestalde, izena eman duten partikularrak 2.600etik gora izan dira, lehenengo edizioan baino zerbait gutxiago, baina kontuan hartuta ordukoan inguruko herri batzuek ez zutela izenik eman eta horietako herritarrek Gernika-Lumora jo zutela izena emateko. Oraingoan, ostera, herri txikiek zuzenean parte hartu dute.

Euskaraldiaren inguruan, eta abenduaren 3an izaten den Euskararen Egunarekin lotuta, egitarau berezia antolatu da gizarte eragile ezberdinen ekarpenekin.

Jakina, jarduerak egokitu behar izan ditugu bizi dugun larrialdira eta sare sozialen erabilerari eutsi. Hargatik, alde positiboen artean nabarmendu egin behar dugu interneten euskararen erabilera areagotzeko modu bat ere izan dela.

Aipagarria benetan youtube-ko “barakatz zopa telebista” youtubeko plataforman antolatutako streaming-a, elkarte, gizarte eragile eta partikularren parte hartze zabalarekin egunero elikatu izan dena:  bertsoak, musika, dantza, adierazpenak, aldarrikapenak,…

Egitarauan bat egin da Euskararen Egunekoarekin eta Gernika-Lumoko Berbalagunek abenduaren 3an antolatzen duen ohiko 11 orduko irakurraldia beste modu batera antolatu behar izan da. Hamaika ordukoa 5 orduko bilakatu da (15:00etatik 20:00etara), eta kanpoaldean Foru Plazan egingo da, segurtasun neurri guztiak hartuta. Partaide ugari, urtero bezala: partikularrak, euskara ikasleak, elkarteak, irakaskuntzako ordezkariak, instituzioak,...

Eskerrona adierazteko gunea ere badugu hau, batik bat Euskaraldia Batzordean parte hartzen ari diren eragile eta arduradun guztiei eta, bereziki, Turismo Bulegoko langileei, eurak izan dira izen-ematea eta txapa banaketa bideratu dutenak eta.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Oiz-mendi telebista

Bidaieak

Busturialdeko Hitza egunkaria

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra