Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

GERNIKA INSTITUTUKO LAU IKASLE SARITUAK URRUZUNO LEHIAKETAN

2013-06-04

irudia

Gernika Bigarren Hezkuntza Institutuko lau ikasle saritu dituzte aurtengo Urruzuno literatur lehiaketan. Aurreko urteetako uztari  aurten gehitu zaiona ez da makala.

“Urruzunotarrak gehituz ekimena” euskaraz idazteko zaletasuna gure gazteen artean sustatzeko sortu zen irakaskuntza munduko lehiaketa dugu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatua. Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako ikasleek parte hartzen dute bi kategoria desberdinetan (prosa/poesía), DBH 3-4 eta Batxillergoko 1-2 mailetan edo Erdi Mailako zikloa ikasten dabiltzanek.

Aurtengo epaimahaikideak honako hauek izan dira: Urtzi Urrutikoetxea, Castillo Suarez, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre eta Leire Bilbao.

2013ko txandan, saritutako 20 lanen artean, lau Gernika BHIko ikasleenak: A kategorian, prosan, batxilergoko Ane Miren Arejita Abaitua eta Sara Abaunza Urionabarrenetxea gernikarrak ; B kategorian, prosan ere, DBH 4. mailako Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra eta Katalin Ibarzabal Galarza gernikarra.

Gaineratu behar, zentro bereko 3 ikasle sailkatu zirela 2013ko Bizkaiko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketaren finalerako: Koldo Gezuraga, Asier Galarza eta Lurdes Ondaro. ZORIONAK!

Maiatzaren 29an aritu dira Bilboko "el Carmen" aretoan bat-bateko bertsoen finalean.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

ELA sindikatua

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra