Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

GERNIKA-LUMOKO TOPONIMIA KONTSULTAGAI HEMEN

2013-03-18

irudia

Gogoratzen duzue? 2011ko azaroaren 30ean Gernika-Lumoko toponimia liburua aurkezteko hitzaldia izan genuen, Iratxe Lasa (Euskara Teknikaria) eta Mikel Gorrotxategi (Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko Idazkaria) hizlari. Orain, informazio hori web gunerako egokitu dugu eta datu basea hemen dago:  GURE LEKU IZENAK

Orduan ere esaten genuen lana ez zela hor bukatzen. Liburu horretan oinarritutako datu-basea nahi genuen bihurtu biltoki, aurrerantzean egin beharreko aberaste, zuzentze eta zehazte lanetarako eta, hori lortzeko, webgunea erakusleiho.

Liburuan dagoen informazio guztia txertatu da eta toponimoen fitxak ere osorik (etimologia, historia, bilakaera, aldaerak, beste izen batzuk). Bilaketa, alfabetikoki edo toponimo motaren arabera egin daiteke eta ondoan daude osagarri udalerriko toponimia mapa eta kaletegiaren mapa ere.

Bada, heldu zaigu sasoia eta aipatu web gunean http://www.gernika-lumo-euskaraz.eus/toponimia/ atala martxan jarri da, nahi duenak kontsultatu, iradokizunak egin, toponimo berriak proposatu edo kritikagarriak kritikatzeko beta izanik. Honako tresna hau bizi-bizia izatea nahi dugu, guztion artean guztiona den altxorra potolotu asmoz.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Busturialdeko Hitza egunkaria

Bidaieak

Barrutia Eskualde Ikastetxea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra