Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

Gernikako-Lumoko AHOTSAK osatzen

2016-06-29

irudia

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak Badihardugu elkartearekin 2009an hitzarmena sinatu eta lau urteko lan emankorrari eutsi zitzaion.  2012ko azaroan aurkeztu ziren emaitzak: GERNIKA-LUMOKO AHOTSAK. Laurogei urte inguruko 77 lekukoren bizipenen kontuak grabatu eta digitalilizatu ziren (89 zinta Baihardugu elkarteak egindakoak eta, gainerako 27 beste proiektua batzuetataik bildutakoak). Zinta horietatik 39 baino ez daude kodifikatuta eta 811 pasarte daude sarean ikusgai. Jo www.ahotsak.com gunera eta ikusi.

ORAIN, 2016an, lan hori osatzeko beste hitzarmen bat sinatu da erakunde bien artean (Badihardugu Elkartea eta Gernika-Lumoko Udala) falta diren zintak kodifikatu eta sarean ikusgai jartzeko.

Hitzarmena indarrean egongo da 2016tik 2020ra bitartean, guztira 12.144 euroko gastua izanik, eta Badihardugu elkarteak honako lanak burutuko ditu:

1).- Gernika-Lumoko Ahotsak proiektuko zintak kodifikatu, landuriko zintarik ez duten hiztun bakoitzaren zinta bat gutxienez (15 ordu bideo)

2).- Dagoeneko kodifikatuta dauden zintetatik falta diren 162 pasarteak editatu eta sareratzea (162x12€)

3).- Gernika-Lumoko Ahotsak proiektuko zintetatik ateratako pasarteak editatu eta sareratzea (225 pasarte x 12€)

4).- Lumoko Historia proiektuko zintak eta gainerako proiektuetakoak kodifikatu (15 ordu audio)

5).- Lumoko Historia proiektuko zintetatik eta gainerako proiektuetakoetatik ateratako 225 pasarteak editatu eta sareratu (225 pasarte x 12€)

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Mertzede Ikastetxea

Bidaieak

Ziurtagiriaren Elkartea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra