Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

KALEAN OLGETAN 2022 KANPAINA JOLASTOKIETAN

2022-04-28

irudia

2019an ekimenak izandako harrera ona eta jasotako emaitza ezin hobeak ikusita, 2022 honetarako ekimena berreskuratu eta lan ildo arrakastatsu horri sendo eustea erabaki du Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Sailak.

Ezaugarri nagusiak:

  • Hartzaile zuzenak 5-12 urte bitarteko umeak/gaztetxoak  eta euren familiak izango dira.
  • Urte osoan 16 asteko iraupena izango du, astero hiru egun (eguaztena, eguena eta barikua). Bi zatitan banatuko da, lehenengo fasea apirilaren 27tik ekainaren 17ra garatuko da (24 egun udako oporraldiaren aurretik); bigarren fasea, irailaren 21etik azaroaren 11ra (beste 24 egun udako oporraldiaren ostean).
  • Ordutegia honako hauxe (eguaztena, eguena eta barikua): 17:00etatik 19:00etara.
  • Gernika-Lumoko hiru gune ezberdinetan txandaka garatuko da, hau da, astean behin San Juan Ibarra Plazara (euria bada Merkatu Plazara), Pasealekura eta San Kristobal Plazara zabalduko da. Beraz, egitasmoak iraun bitartean, 16 aldiz bisitatuko da gune bakoitza.

Euskara Sailak 10.890 euro erabiliko ditu 2022ko aurrekontuan “Kalean olgetan-2022” burutzeko. Dena prestatu eta martxan jarri da egunotan. Falta dugun bakarra da eguraldi ona eta haurren eta familien jolasteko gogoa. Disfrutatu!

Kalean Olgetan 2022 egitasmoaren helburu nagusiak:

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Busturialdean Euskaraz Bizi

Bidaieak

Euskaltzaindia

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra