2023-03-06
Badoakigu 2019-2023 epeko Plan Estrategikoa eta 2024-2027 eperako Plan Estrategiko barria moldatzeari eusten diogu 2023an zehar.
Horretarako, PARTAIDETZA prozesu irekia ipini zen martxan Euskara Batzordearen bitartez eta gune hau eratu dugu informazioa eskaini eta jarraipena egiteko. Hona hemen hausnarketarako erabiliko diren OINARRIAK:
- 2019-2023 epeko Plan Estrategikoaren balantzea eta egungo diagnostikoa (txostena).
- Partaidetza prozedurako txostena: dinamika, eginkizunak eta kronograma.
Parte hartzeko interesik leukeenak, helbide honetara jo eta egingo diogu harrera gustura: euskerateknikaria@gernika-lumo.eus / Telefonoz: 94-6270205
PROZESUKO EMAITZAK IKUSTEKO, KLIKATU ALBISTEAREN TITULUAN....
2022-10-11
2022-2023 ikasturteko diru-laguntza deialdia martxan, euskara ikasteko (euskaltegietan) zein euskaraz trebatzeko (unibertsitatean ikastaroak egiteko) eta gidabaimena euskaraz lortzeko:
Gernika-Lumon enpadronatuta daudenei eta 16 urte baino gehiago dituztenentzat dira diru-laguntzak. Bi motakoak dira: diru-laguntza zati bat matrikula ordaintzeagatik eskatu daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean; bigarren zatia asistentziagatiko (aprobetxamendua) diru-laguntza da, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabeteko epean eskatu daitekeena. Gidabaimenagatik diru-laguntza bakarra dago azterketara aurkezteagatik (teorikoa eta praktikoa), gainditu ala ez.
2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra