Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK (2020-2021)

2021-01-21

2020-2021 ikasturteko diru-laguntza deialdia martxan, euskara ikasteko (euskaltegietan) zein euskaraz trebatzeko (unibertsitatean ikastaroak egiteko) eta gidabaimena euskaraz lortzeko:

Gernika-Lumon enpadronatuta daudenei eta 16 urte baino gehiago dituztenentzat dira diru-laguntzak. Bi motakoak dira: diru-laguntza zati bat matrikula ordaintzeagatik eskatu daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean; bigarren zatia asistentziagatiko (aprobetxamendua) diru-laguntza da, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabeteko epean eskatu daitekeena. Gidabaimenagatik diru-laguntza bakarra dago azterketara aurkezteagatik (teorikoa eta praktikoa), gainditu ala ez.

EUSKARALDIA 2020 - EMAITZAK GERNIKA-LUMON

2021-01-21

Euskal Herri mailako 15 EGUN EUSKARAZ EKIMENA-gaz bat egin eta Gernika-Lumon garatu genuen arrakastaz, 2020ko azaroaren 19tik abenduan 4ra bitartean; guztira 2.705 herritarrek eman zuten izena (2.708 ahobizi eta 462 belarriprest) eta motorrak hurrengoak izan dira:

- Gernika-Lumoko Euskaraldia Batzordeko sustatzaileak (15 entitate).

- Bidelagun "97 entitatea", gizarte esparru desberdinetakoak (erakunde publikoak, enpresak, merkataritza eta ostalaritza, kultur eta kirol elkarteak, irakaskuntza, alderdi poiltikoak eta sindikatuak,...).

- Zabalkunderako hainbat bide jorratu dira, baina, jakina, pandemiak baldintzatutakoak. Beraz, areagotu egin dugu sare sozialen erabilera eta nabarmendu beharra dago youtuben eratu den plataforma, hainbat eta hainbat eragileren bideoak eskaini dituena: https://www.instagram.com/berakatzzopa.tv/?hl=es

 

 

Jorra tokiak

Gehiago ikusi

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Aita Villasante Udal euskaltegia

Bidaieak

Artez Euskara Zerbitzua Koop. Elk.

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra