Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

BEHARSAREA: langile euskaldunen plataforma

2016-03-31

irudia

Euskaraz dakien langileentzat eta langile euskaldunak behar dabezan enpresentzat plataforma bat ipini genduan martxan iazkoan gure komarkan: Beharsarea.net webgunearekin bat egin dute.

Orduan partikularren artean egin zan zabalkundea batik bat. Oraingoan, ENPRESETARAKO ZABALKUNDEA areagotu gura dogu alkarlanean eta, horretarako, Euskera Zerbitzuak bat egin dau Merkataritza Bulegoa, Gazteen Informaziorako Bulegoa eta Hitzargune kanpainako bulegoarekin.

Enpresa haundi zein txikiak, dendariak, ostalariak, zerbitzu enpresetakoak,...animatu gura doguz plataforma honetan euren lanpostu ofertak iragartzeko. Lan munduan....EUSKERAREN BALIO ERANTSIA eta errekonozimendua, gizarteak eskatzen deuskulako.

Beharsarea zerbitzu bat da eta erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: lan-baldintza duinak eskaintzea eta lana euskaraz egitea.

Interneteko atari honetan, Beharsarea osatzen duten udalerri eta mankomunitate bakoitzak bere gunea dauka, eta bakoitzaren gunera sartzen garenean, jada argitaratuta dauden iragarkiak ikus ditzakegu edo berriak sortu. Gainera, hasiera-orrialdetik bertatik ere aukera dugu Beharsarea osoan jendea zein lana bilatzeko argitaratu diren azken 7 iragarkiak ikusteko.

Lanak zazpi kategoriatan sailkatuta egon arren (zaintzaileak, begiraleak, merkataritza, ostalaritza, eskola partikularrak, industria eta bestelakoak), lan-mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretatik, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eska daitezke zerbitzu honen bidez.

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Barrutia Eskualde Ikastetxea

Bidaieak

Ziurtagiriaren Elkartea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra