Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda
arnasgunea

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

Euskarazko produktuen katalogoa 2016

2016-12-16

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 18. edizioa da—, Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk.

Berrikuntza nabarmenak aurten

Bai web atariak zein paperezko edizioak, biak ere berrikuntza nabarmenak estreinatu dituzte aurten. Nobedaderik garrantzitsuena, seguruenik, webgunearen eraberritze sakona litzateke, diseinu berriarekin atondua, errekurtso gehiagorekin hornitua, tablet-etan ikusteko egokitua eta produktuen erreferentziak bilatzeko antolamendu berriarekin txukundua. Hartara, aurrerantzean bi atal nagusi izango ditu KATALOGOA.EUS webguneak: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. 

KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Dagoeneko 6.000 produktu baino gehiago biltzen ditu 2 atal nagusien artean.

Behin bilaketa egin ondotik, produktu bakoitzaren fitxan, hari buruzko daturik garrantzitsuenak ikusiko ditu erabiltzaileak (azalaren irudia, titulua, autorea, argitaletxea, produktuari buruzko azalpena, argitaratze urtea, prezioa…) eta, bakarren bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta. Azken finean, horixe baita KATALOGOA.EUSen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

Paperezko edizioak 125.000 ale

Egunotan banatuko dira paperezko edizioaren 125.000 aleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, iaz baino bost mila ale gehiago. Edizio digitalean ez ezik, paperezkoan ere antzeman daitezke gorago aipatu diren berrikuntzak. Sekula egin ez den bezala, aurten lehen aldiz bi azal izango ditu paperean editatzen den katalogoak: azal batek sarbidea ematen die 12-16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen diren produktuei, eta beste aldeko azalak 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuei eta gurasoentzako materialei. Aurkezpen berri honi esker produktuen bilaketa nabarmen errazteaz gain, nortasun propioa ematen zaio adin tarte bakoitzari. Jakina, paperezko edizioak ez ditu jasotzen KATALOGOA.EUS webgunean jasota dauden 2016ko produktu guzti-guztiak, atalka antolatutako hautaketa bat baizik: musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Badihardugu Elkartea

Bidaieak

Ziurtagiriaren Elkartea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra