Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Datu soziolinguistikoak

Ataltxo honetan ikusgai dituzu Gernika-Lumon euskararen egoera zein den ezagutzeko datu orokorrak. Horretan sakondu gura baduzu, hurrengo txostenetara jo:

 

Euskararen egoera Gernika-Lumon

Soziolinguistika Klusterrak 2006an egindako neurketaren ondoriozko txostenetik ateratakoa.

 
Ezagutzaren bilakaera (1986-2006 urteetako datuak) (%)
 

Erakutsi:

 
 

Taulan:

  1986 1991 1996 2001 2006
Euskaldunak %64 %65 %72 %69,3 %67,87
Ia euskaldunak %19 %17 %14 %17,3 %17,38
Erdaldunak %18 %18 %16 %13,4 %13,86

Iturria: Eustat

Bilakaera orokorrari erreparatzen badiogu, Gernika-Lumoko euskaldunen ezagutza mailak gora egin du aztertutako hogei urteetan; ez daukagu 2006tik aurrerako daturik, Eustatet egindako errolda lanetan ez delako euskararen ezagutzari buruzkorik jaso. Euskaldunen kopuruak 4 puntu egin du gora 1986tik 2006ra. Ia-euskaldunen kopuruak eta erdaldunen kopuruak, berriz, behera egin du: ia-euskaldunen kopurua 2 puntu jaitsi da, eta erdaldunen kopurua, berriz, 5 puntu jaitsi da.

Aurreko grafikoan nabarmentzen da 1986tik 1996ra beheranzko joera izan zela eta 1996tik 2006ra goranzko inflexioa izan dela. Ikustekoa da argazki hori egonkortuko den hurrengo urteetan.

 
 
Euskararen ezagutzaren bilakaera adin-taldeka Gernika-Lumon
 

Erakutsi:

 
 

Taulan:

  1986 1991 1996 2001 2006
Haurrak %65,3 %73,4 %86,2 %83,9 %75,9
Gazteak %54,7 %62 %78,3 %86,7 %79,4
Helduak %62,7 %61,2 %63,8 %62,4 %64,3
Adinekoak %74 %75,9 %74,2 %69,4 %68,3

Iturria: Eustat

Haurrengan eta gazteengan gertatu da ezagutza mailako bilakaerarik nabarmenena 1986-2006 tartean. Zerikusi zuzena du urte hauetan irakaskuntzan gertatu den euskalduntzearekin.

Nabarmentzekoa da, dena den, 1996tik 2006ra haurren ezagutza mailak izan duen jaitsiera: beheranzko joera hartu du ezagutzak haurrengan (9 puntu Gernika-Lumon), etorkinen familien eragina, agian. Kontuan hartzekoa da, dena den, Gernika-Lumon haurren ezagutza maila % 85etik gorakoa zela 1996an.

Gazteen ezagutzaren bilakaera izan da positiboena, 25 puntuko igoera hain zuzen aztertutako hogei urteotan. Dena dela, hemen ere 2001etik 2006rako inflexioa aipatu behar dugu, tarte horretan beherantz egin da 7 puntu eta. Hemen ere etorri berrien eragina ote?

Helduengan, hogei urteak (1986-2006) kontuan hartuta, ezagutza maila nahiko egonkor mantendu da gure udalerrian eta, gainera, 2 puntu gora egin du.

Azkenik, adinekoetan, bilakaera negatiboa izan da hogei urteotan; Gernika-Lumon 6 puntu jaitsi da 1996-2006 hamar urtekoan.

 
Erabileraren bilakaera (1989-2011)
 

Erakutsi:

 
 

Taulan:

  1989 1993 1997 2001 2006 2011
Erabilera orokorra kalean %34,8 %34,3 %42,9 %54,3 %51,5 %48,9

Iturria: SEI elkartea

Gernikan euskararen erabilerak bilakaera positiboa izan du hogeita bi urteotan: 14,10 puntu igo da, oro har, Gernika-Lumoko erdiguneko erabilera. Dena den, 1993-2001 urteetako hazkundea nabarmendu behar da (ia 20 puntu) eta 2001etik 2011ra bitartean jaitsi egin dela 5 puntu.

 
IBILBIDEA 2001eko erabilera 2006ko erabilera 2011ko erabilera
1. Erdialdea %52,5 %57,2 %47,2
2. Lurgorri %51,6 %54,3 %57,3
3. Errenteria/Lorategieta %43 %44,8 %37,4
Herrian %54,3 %51,5 %48,9
4. Ibilbidea (ikastetxeak) %84,1 %77,3 %68
5. Ibilbidea (ikastetxeak) %60,5 %66,2 %51,6
6. Ibilbidea (ikastetxeak) %65 %53 %62,9
Ikastetxe inguruetan %68,5 %65,8 %61


Goiko taulan ikus daitekeen moduan, 2001ean eta 2006an ere alde berbera egon zen herrian behatutako erabileratik ikastetxe inguruetan neurtutakoetara (12/14 puntu).

 
Adin-taldekako erabileraren bilakaera Gernika-Lumon (1989-2011) (%)
 

Erakutsi:

 
 

Taulan:

  1989 1993 1997 2001 2006 2011
Haurrak %35 %57.7 %61.2 %66.6 %71,2 %69,1
Gazteak %9,5 %25.8 %37,5 %45,1 %52,2 %54,8
Helduak %37,2 %26,5 %31,7 %46 %40,1 %43,3
Adinekoak %53,1 %52,8 %45,2 %52,6 %43,4 %36,1

Iturria: SEI elkartea

Belaunaldi gazteenak dira, hogeita bi urte (1989-2011) hauetan erabileran hazkunderik altuena bizi izan dutenak: gazteen erabilera 45,3 puntutan areagotu da, eta haurrek, berriz, 34 puntuan hobetu dute erabilera. Azpimarratzekoa eta kontuan hartzekoa da, haurren eta gazteen erabileraren artean dagoen aldea: 20, 19 eta 14,3 puntuko aldea izan da azken hiru neurketetan. Ezagutzari dagokionez, gainera, 2001eko eta 2006ko datuen arabera gazteen ezagutza haurrenaren gainetik ageri da hiru puntu. Gernikan, beraz, Euskal Herri osoan bezala, nabarmena da haur izatetik gazte izatera igarotzean hizkuntza ohiturak aldatu egiten direla, baina ezaugarri positiboa dugu erabileraren aldea txikitzen ari izatea: gazteen erabilerak goranzko joera iraunkorra adierazten du eta haurrena egonkortu/mantendu egin da.

Helduen erabilera, oro har, 6 puntu igo da hogeita bi urteren buruan. Bilakaera positiboa 1993tik 2001era nabarmendu zen eta 2001etik aurrera mantendu egin da, gora behera txikiekin.

Adinekoetan, berriz, hogeita bi urteak kontuan izanda, 10 puntu behera egin du erabilerak. Kontuan hartzekoa da adin tarte horretan pilatzen ari direla 60ko hamarkadan bertoratu ziren erdaldunak eta alfabetu gabeak.

Ikus dezakegunez, erabileraren grafikoa irauli egin zaigu hogeita bi urte horietan. Datuak ditugunetik haurrak dira, batez ere, erabilera indizerik altuena erakutsi izan dutenak eta bi adin talde gazteenen bilakaera, areagotzearena izan da urte hauetan.

 
 

 

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

ELA sindikatua

Bidaieak

Allende Salazar Ïkastetxe Publikoa

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra