Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Lan ildoak

Hezkuntza esparruko datuak

irudia

Txoko honetan sakondu nahi baduzu, "balantzea-plan estrategikoa2014-2018” deituriko txostenera jo dezakezu. Jarraian, matrikulazioaren bilakaera ereduka daukazu.

 

Matrikulazio orokorraren bilakaera (1984-2017)

D ereduaren goranzko joera etenik bakoa izan da 1984tik ona eta gaur egungo ikaslegoaren % 99,65 dabil eredu horretan, ikasle etorkinen eragina azken urteetan nabarmena izan den arren. Horrek esan nahi du udalerriko hezkuntza-sistemak apostua egin duela etorkinak D ereduan integratzeko, arazoak arazo eta horrek dakarren lan zamari aurre eginda.

 

Ikasle atzerritarren matrikulazioa Gernika-Lumon eta Busturialdean

Ikasle etorkinen matrikulak, Gernika-Lumon eta 2012-2013 ikasturtean, %61,51  zentro kontzertatuetan eta %38,49 zentro publikoetan; 2016-2017 ikasturtean %70 kontzertatuetan eta gainerakoak publikoetan. Areagotu egin da zerbait kontzertatuetarako joera.

Mertzede Ikastetxea da etorkinak pilatuta dauden ikastetxea. Urteak pasatu ahala pilaketa horri galga jarri zaiola esan dezakegu, baina ez guk nahi beste; 2003an ikasle etorkinen %50,5a Mertzede ikastetxean zegoen eta 2016-2017 ikasturtean portzentajea %42,4an dago.

  

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Busturialdean Euskaraz Bizi

Bidaieak

Mertzede Ikastetxea

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra