Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARALDIA 2020 - EMAITZAK GERNIKA-LUMON

2021-01-21

irudia

Euskal Herri mailako 15 EGUN EUSKARAZ EKIMENA-rekin bat egin eta Gernika-Lumon garatu genuen arrakastaz, 2020ko azaroaren 19tik abenduan 4ra bitartean; guztira 2.705 herritarrek eman zuten izena (2.708 ahobizi eta 462 belarriprest) eta motorrak hurrengoak izan dira:

- Gernika-Lumoko Euskaraldia Batzordeko sustatzaileak (15 entitate).

- Bidelagun "97 entitate", gizarte esparru desberdinetakoak (erakunde publikoak, enpresak, merkataritza eta ostalaritza, kultur eta kirol elkarteak, irakaskuntza, alderdi poiltikoak eta sindikatuak,...).

- Zabalkunderako hainbat bide jorratu dira, baina, jakina, pandemiak baldintzatutakoak. Beraz, areagotu egin dugu sare sozialen erabilera eta nabarmendu beharra dago youtuben eratu den plataforma, hainbat eta hainbat eragileren bideoak eskaini dituena: https://www.instagram.com/berakatzzopa.tv/?hl=es

Euskaraldia 2020-ko ekimenaren balorazio zehatza hurrengo txostenean aurkituko duzu: euskaraldia2020-balorazioa

 

Ekimen honen helburua herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzea izan da, eta 2020ko azaroaren 19tik abenduaren 4ra garatu da. Parte hartzaileen artean 2 rol mota izan dira: AHOBIZI eta BELARRIPREST.

Euskal Herri mailako ekimen honek, Euskal Herri osoko erakundeen babesa izan dau: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Foru Aldundiak, Nafarroako Euskarabidea, Iparraldeko Euskal Elkargoa, Euskaltzaleen Topagunea eta euskalgintzako hainbat eragile. Koordinazio orokorra Topagunea eta Eusko Jaurlaritzaren ardurapekoa da.

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago irakurri

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Oiz-mendi telebista

Bidaieak

Seber Altube Ikastola

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra