Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARALDIAREN EMAITZAK GERNIKA-LUMON

2018-02-16

irudia

INFO +  https://gernika-lumo.euskaraldia.eus/ 

Euskal Herri mailako 11 EGUN EUSKARAZ EKIMENA-gaz bat egin eta Gernika-Lumon garatu genduan arrakastaz; guztira 3.170 herritarrek emon eben izena (2.708 ahobizi eta 462 belarriprest) eta motorrak hurrengoak izan dira:

- Gernika-Lumoko Euskaraldia Batzordeko sustatzaileak (15 entitate).

- Bidelagun "hamaikakoak", 33 talde, gizarte esparru desberdinetakoak (erakunde publikoak, enpresak, merkataritza eta ostalaritza, kultur eta kirol elkarteak, irakaskuntza, alderdi poiltikoak eta sindikatuak,...).

- Zabalkunderako hainbat ekitaldi: San Juan jaietako "aurkezpena", urriaren 6ko "aprobadie" eta azaroaren 23tik abenduaren 3rako "egitaraua" (Euskaraldia eta Euskararen egunaren inguruko ekitaldiak).

Euskaraldiaren balorazioa aurkeztu eta partekatu da otsailaren 12an, Euskara Batzordeak egindako bilerarako deialdi zabalagaz.

 

Ekimen honen helburua herritar euskaltzaleak aktibatuta, hizkuntza ohiturak aldatzea izan da, eta 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra garatu da. Parte hartzaileen artean 2 rol mota izan dira: AHOBIZI eta BELARRIPREST.

Orain, emoitza nagusiak kaleratu ondoren, neurketa zehatzerako fasean gagoz, Soziolinguistika klusterrak zuzentzen dauan galdetegiaren bitartez (1. galdetegia ekimenaren aurretik bialdu zan, 2. galdetegia egin ostean eta 3. galdetegia 2019ko martxoan bialduko da) ikerlana burutuko da eta. 

Euskal Herri mailako ekimen honek, Euskal Herri osoko erakundeen babesa izan dau: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Foru Aldundiak, Nafarroako Euskarabidea, Iparraldeko Euskal Elkargoa, Euskaltzaleen Topagunea eta euskalgintzako hainbat eragile. Koordinazio orokorra Topagunea eta Eusko Jaurlaritzaren ardurapekoa da.

Erlazionatutako Jorra Tokiak

Gehiago irakurri

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Badihardugu Elkartea

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra