Harremanetan jarri
RSS sindikazioa
Hasiera
Agenda
Agenda

Destakatuak
Gernika-Lumoko AHOTSAK

Bertoko 80 urte inguruko 72 lekukoren bizipenen kontuak grabatu, digitalizatu eta interneten ikusgai/entzungai dira

Albisteak

EUSKARALDIA 2020 – ENTITATEEK IZENA EMATEKO ORDUA!

2020-03-13

2018ko abenduaren 3an bukatu zen lehen Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa berritzailea. Milaka lagunek hartu zuten parte orduko ariketan. Orain, 2019-2020ko edizioa dago martxan eta, Gernika-Lumoko Euskaraldia Batzordea eratuta dagoela, ENTITATEEK IZENA EMATEKO UNEA DA (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar).

Izena emateko esteka: https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea/

Aurten bi modu egongo dira parte hartzeko:

  • Batetik, entitateetan ARIGUNEAK SORTUTA (kideek ahobizi eta belarriprest papera beteko dute, baina modu kolektiboan egingo dute ariketa).

    Bestetik, ARIGUNEETAN EGON EZIN DUTEN KIDEAK daude; horiek, iaz bezala, belarriprest eta ahobizi rolak beteko dituzte norbanako modura.

Informaziorako eta laguntzarako kontaktuak: Euskara Zerbitzua (euskerateknikaria@gernika-lumo.net / 946270205) eta Euskaraldiko  dinamizatzailea  (……………….@……………… / tfno zk. …..........).

Mota guztietako entitateek parte hartu ahal izango dute, ariguneren bat badute. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, azaroaren 18tik abenduaren 3ra, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan. Hala, bi motako ariguneak bereizten ditugu:

Helburu nagusia entitate horien harremanetan euskararen erabilera handitzea da.

Erantzunak
Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*

Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea
 
       

atzera

Toponimia
Agenda
Agenda
Euskara Batzordea
Agenda

Bidaieak

Udalaren Kirol Patronatoa

Bidaieak

Seber Altube Ikastola

Gehiago ikusi

Gora itzuli

2009 Gernika-Lumoko Udala
iametza interaktiboak garatua
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra